Azaroak 28: helduentzako ipuin-narrazio musikatua

Asteartean, azaroak 28, 19:00etan Bota Peñan: Emeen kemen narrazio saio musikatua Maider Alcelay narratzailearekin eta Igor Sala soinujolearekin. Saioak ordubete iraunen du eta bertan kontatuko dira “azken urteetan nigana nolabait iritsi diren istorio sortak”, batzuk irakurrita, besteak bilatuta, baina baita “aurkitu ere egin naute, kontatu dizkidate, imajinatu egin ditut…”

Istorio hauek konektatu egiten dira, nahiz eta oso desberdinak eta munduko leku desberdinetakoak izan. Beraien lotura, protagonista diren emakumeen bizitzeko, sentitzeko eta aurrera egiteko nahian datza, barrutik sortzen zaien indarra, beharra, desioa eta nahiak antzerakoak baitira.

Igor Sala musikari arrasatearrak jarriko ditu dantzan istorio hauek, bere atzamar arinek ukitzen duten akordeoiaz baliatuz.

Antolatzailea: Garean elkartea. Laguntzaileak: Bota Peña, Lizarrako udala, Nafarroako Gobernua

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena