Kotarro 63 kalean da

Kalean da Kotarro aldizkariaren 63 zenbakia eta edukiz betea gainera. Nola ez, inauteriek garrantzia berezia dute zenbaki honetan: «Lizarrako Herri Inauteriek 30 urte» erreportajean hiru hamarkadako ibilbideari gainbegiratua ematen diogu eta «Haize berria dator Oteitzako inauterietara» artikuluan eskualdeko jaialdi nabarmenari buruz ari gara, eta foto-inkestan gazteei galdetzen diegu mozorroak janzteari buruz.

Literaturazaleak ere zorioneko dira, «Irakurzaleentzako zita garrantzitsuak euskaraz» artikuluan Garean elkartearen hurrengo literatura solasaldiak aurkezten ditugu eta Onintzek 5 hitz atala hornitzen jarraitzen du, oraingoan: «Sugarren dantza». Kotarroa osatzen dute «Euskal Herria postapokaliptikoa: “Artxipelagoa” podcasta», «Otsaileko azken astea, euskara barra-barra» (zinema, musika, ipuinak…).

Hemen kotarro guztiak eta hemen Kotarro 63 PDFn.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena