Otsaileko azken astea, euskara barra-barra

Otsailaren 22tik 28ra bitarte bi film emanen dira Los Llanosen, musika urbanoa bertsolaritzarekin uztartuko da, kantuan ibiliko gara karriketan barna eta ipuinen magiaz gozatuko dugu.

Helduentzako emanaldiak:

Otsailaren 22an, 18:30ean Bota Peñan, Oskar Estangaren (Gaintza, 1978) «Gurerara» emanaldi berritzailea. Oinarri urbanoko musika doinuak bertsolaritzarekin uztartuko ditu eta, betiere, ikusleek batbatean proposaturiko gaien inguruan arituz. Bertsolaritzako teknikak, kaletik jaso duen kultura urbanoarekin nahastu, eta entzuleengandik jasotzen dituen gaiekin sortzen ditu abestiak.

Otsailaren 25-26ko asteburuan, Los Llanos Kulturagunean, Paul Urkijoren (Gasteiz, 1984) «Irati, izena badu bada» filma. Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren ‘Irati Zikloa’ komiki mitologikoan oinarritua. VIII. mendean, gerlari kristau eta musulman talde bat Pirinio baskoi paganoan barrena dabil, haitzulo baten barrenean dagoen Karlomagnoren altxorra lortzeko asmoz. Bertakoen arabera, jainkosa boteretsu bat bizi da han: Mari. Eneko gaztea da taldearen burua, eta Irati misteriotsuak gidatzen ditu mundu mitologiko ilun batean barrena. Adi, baliteke emanaldi batzuk euskaraz izatea eta beste batzuk gaztelaniaz!

Otsailaren 25ean, Lizarran Kantuz Baxe Nafarroa kaletik abiatuta. Eta, ekitaldien arteko atsedenaldietan, hartu tartea literaturarako, gogoratu martxoan Asisko Urmenetan izanen dugula «Amaiur liberta state»-ren solasaldi ilustratuarekin eta apirilean Uxue Alberdi «Dendaostekoak» liburuarekin.

Familientzako emanaldiak:

Otsailaren 25-26ko asteburuan, Los Llanos Kulturagunean, «Momiak» animazio filma. Lurraren erraietan momien hiri bat dago! Inperioaren aginduz, Nefer printzesak Thurtekin ezkondu behar du, gurdien auriga ohi batekin. Inork ez du ezkontza nahi; Neferrek askatasuna irrikatzen duelako, eta Thutek ezkontzari alergia diolako. Abentura eta erritmo biziko filma haurren gozagarri! Adi, baliteke emanaldi batzuk euskaraz izatea eta beste batzuk gaztelaniaz!

Otsailarek 28an, Alfonso Ugarte aretoan, 18:15ean Txokolipuinak Maitane Perezekin. 5-7 adin bitarteko haurrentzako ipuin saioa.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena