Larunbatean herri inauteriak

Maider Etxeto eta Garazi Urabaien oso gaztetxo zirelarik hasi ziren herri inauterietan parte hartzen. Gero, antolaketan murgildu ziren. Ondo murgildu ere, beste askoren artean herri inauteriei bultzada indartsua eman zieten belaunaldikoak baitira, ikazkinaren aro berri honi hasiera ematea tokatu zitzaien. Lizarrako Herri Inauteriek 30. urtemuga ospatzen dute.

Ekimen hau antolatzen duen batzordeari mozorroa kendu eta bertan parte hartzen duten bi izaki magiko hauekin egon da Kotarro.

Nola sortu zitzaizuen herri inauterietan parte hartzeko gogoa?

Garazi: Ni oso gaztetxoa nintzenean hasi nintzen parte hartzen. Orduan, ostiralean izaten zen. Berehala nire izatearekin bat datorren zerbait zela ulertu nuen, gehien gustatzen zaizkidan gauzetariko batzuk biltzen dituelako: Lehenbizi, Frankok debekatu zuena berreskuratzea esan nahi du, gure kulturaren jaialdi paganoa. Gero, badirudi naturarekin eta biodinamikarekin lotura zuzena duen erritua zela, lurra berpizteko egiten baitzen. Gainera, garai batean ere herri xeheak egun hau injustiziak epaitzeko erabili zuen, beraz herriaren botereari keinua egiten dio. Eta, gehienbat, ni inauterietan ematen den anabasa, probokazioa eta kalearen eskuratze horrek erabat pizten naute!!! Gaua gauekoentzat! Gainera, gure inauteri herrikoietan ikusten den mundua plastikorik gabekoa da, eta hori ere aipatzekoa da.

Maider: Txistuarekin kalera ateratzen hasi nintzenean izan zen nire herri inauterietako lehen irteera. Orduan, ostiral gauetan izaten zen. Txano bat eta aitaren kamiseta batekin atera nintzen txistua jotzera. Egia esan, lehenengo inauteri horiek oso ondo gogoratzen ditut, flipatu nuen sortzen zen giro jatorrarekin eta oso gustura sentitu nintzen saltsa horretan hasieratik. Ondoren, Gazte Asanbladan genbiltzanean, Pinupe Gaztetxean inauteriak emozio handiz bizi ziren. Gaztetxea antolatzaile indartsua zen eta inauterien gaia gustuko bazenuen, berehala eta nahi gabe murgiltzen zinen inauterien prestaketetan. Ikazkinaren pertsonaia gaztetxean sortu zen eta urte haietan motibazio handia genuen pertsonaia berria ezagutarazteko. Herri inauterietan sortzen den energia hori berezia da: Natura, lurraren berpiztea eta hainbat izakirekin lotura, jendea ez ezagutzea, ohitura zaharren berreskuratzea, dantzan askea…

Lizarran hiru inauteri ospatzen dira: kaldereroak, herri inauteriak eta inauteri koloretsuak. Azalduko al duzue bakoitzean zer antolatzen duen Inauteri Batzordeak?

Kaldereroetan, Lizarrako karriketan barna kalejira egiten da. Astoa eta gurdiarekin Francisco Beruete dantzari-talde ohiak eta Larraiza dantzari taldeak, Alkaburua fanfarrearekin kalderoetako dantzak egiten dituzte. Ondoren, parte hartzaile guztiek txokolatada izaten dute. Herri inauterien aurreko astean, Gaztetxean eta la Botan Ikazkinaren dantza ikasi eta mozorroak prestatzeko tailerrak egiten dira. Karrozak ere aste bat lehenago prestatzen dira.

Herri inauterien egunean, goizean bi kalejira daude. Txikien kalejira, Foru Plazatik ateratzen da, pertsonaia mitologiko ugarik parte hartzen dute, baita dantzariak eta eskoletako ume askok ere. Bestalde, gaztetxetik, txondorra eta ikazkinen karroza ateratzen da triki poteoan.

Eguerdian, 13:00ak aldera, Santiago plazan elkartzen gara Peña la Botak egiten duen hamaiketakoan, bertan giro alaia egoten da, musikaz eta dantzaz girotua. Ondoren, Lizarra Frontoira joaten gara bazkaltzera. Aurten 650 lagun inguru bilduko gara. Bazkari hau prestatzeko, ezinbestekoa da Peñaguda Elkarteko sukaldariek hainbeste lagunentzako egiten diguten menu goxoa. Bazkaria eta gero Kantuz-a daukagu.

Arratsaldean, La Bota elkartetik kalejira abiatzen da, bertan Lizarrako trikitilariak, fanfarrea, txistulariak, dantzariak, karrozak, joaldunak, ikazkinak, sorginak, hankamotxisak… ateratzen dira. Bi geldialdi egiten ditu kalejirak, bata San Martin enparantzan (San Andres peñaren luntxarekin) bestea Santiago enparantzan (AEK eta Mendizale Elkarteak prestatutako luntxarekin). Bukatzeko, Foru Plazan, sua piztu eta ikazkinaren dantza egiten dugu. Indarrak berreskuratzeko, Peña la Botan askaria daukagu eta ondoren musika la Botan eta Sugarra Gaztetxean.

Inauteri koloretsuak 1994ko kintoek antolatu dute eta hau da izango dugun egitaraua:
· 17:00 Foru plazan, musika eta mozorro lehiaketarako izen emateak
· 18:00 Desfilea eta mozorro lehiaketa
· 19:00 Txokolatada
· 20:30-23:30 Miarawa batukada
· 21:00 Zezensuzkoa

Zein berezitasun uste duzue daukala Lizarrako herri inauteriak, beste batzuekin alderatuta?

Beno, agian hiru inauteri ezberdin direla? Herri guztietan oinarria berdina izaten da, baina gero herri bakoitzak bere istorio propioa dauka, bere pertsonaia eta usadio bereziekin. Herri inauteriak gustuko dituzten pertsonentzako hitzordu hauek orokorrean oso bereziak izaten dira. Guretzako, urteko datarik garrantzitsuenetakoa da. Kuadrila eta lagunekin mozorroa jantzi, karroza egin eta egunaz disfrutatzea maite dugu. Jende pila atera eta parte hartzen duela ikustea oso pozgarria da guretzat. Lizarra gure herria da eta txiki, gazte eta helduak ikazkinez jantzita ikustea pasada bat da guretzat. Dena dela, beste herrietakoak ere asko gustatzen zaizkigu. Lizarraldeko beste herri batzuetan herri inauterietako pertsonaiak berreskuratu eta herri inauteriak ospatzen ari dira: Oteitza, Larraga, Sartaguda eta aurten, baita Allinibarren ere.

Bat aukeratzea zaila izango da, baina zein da zuen pertsonaia gustukoena? Zergatik?

Aukeratzea oso zaila egiten zaigu. Urte asko daramatzagu mozorroa janzten eta askotariko mozorroak egin eta jantzi ditugu. Lizarran hiru mozorro tipiko egoteaz gain, geuk geure mozorro propioak asmatzeko joera izan dugu askotan, eta beharbada gustukoenak geuk sortu ditugunak dira: Larrua jantzi, kareta bat egin, belar batzuk zintzilikatu… eta irudimenari hegan egiten uzten diogunean.

Nola ikusten duzue etorkizuna? Belaunaldi berriak gogotsu al datoz?

Bai, gogotsu datoz. Badago gai hau benetan bizi duen jende berria, gaztea. Eta, zer esanik ez, txikitxoak. Hala ere, jendea antolakuntzan parte hartzera animatu nahiko genuke!!

Eta nola animatuko zenukete jendea inauterietan parte hartzeko?

Egunak oso politak dira, ez duzu zertan kristoren mozorroa izan. Lagun bati mozorroa eskatu edo etxeko lau trapurekin atera zaitezke festaz disfrutatzera. Herri inauterietarako aurten ere mozorroak egiteko zenbait tailer prestatu ditugu, horietan parte hartzean inauterietan bete-betean murgiltzen zara. Bertan, Inauteri eguna baino lehenagoko egunak emozio handiarekin bizi ditugulako: Karrozak muntatzen, mozorroak egiten, dantza ikasten… adin ezberdina dutenen artean harremanak sendotzen dira eta lagun berriak egiten dira.

KALDEREROAK, OTSAILAK 10 OSTIRALA
• 18:30 Foru plazatik kaldereroen kalejira
• 19:30-20:00 Txokolatada Foru plazan

HERRI INAUTERIAK: MOZORRO TAILERRA
• Sugarra gaztetxean: Urtarrilak 31, otsailak 2,3,7,9,10 arratsaldeko 18:00etan
• Peña la Botan: Urtarrilak 31, 17:30ean

HERRI INAUTERIAK, OTSAILAK 11, LARUNBATA
• Kalejira txikia:
– 10:30 Mozorro topaketa Foru plazan
– 11:00 Kalejira hasiera
• Triki-poteoa:
– 10:00 Kaldikoa Sugarra gaztetxean
– 11:00 Ikazkin eta sorginen karrozekin triki-poteoa
– 13:00 Hamaiketakoa Santiago Plazan
– 14:00 Bazkari herrikoia Lizarra Frontoian: 12€ helduak – 5€txikiak. Tiketak: Berri, Ametsa, Katxetas eta Irrintzin salgai.
– 19:00 Kalejira La Bota elkartetik
– 21:00 Askaria: Peña la Botan
Ondoren, parranda Peña la Botan eta Sugarra gaztetxean

INAUTERI KOLORETSUAK, OTSAILAK 18, LARUNBATA
• 17:00 Foru plazan, musika eta mozorro
lehiaketarako izen emateak
• 18:00 Desfile eta mozorro lehiaketa
• 19:00 Txokolatada
• 20:30-23:30 Miarawa batukada
• 21:00 Zezensuzkoa

Lagundu eta parte hartzen dute: Francisco Beruete dantzari ohiak, Fanfarre Alkaburua, Scherzo musika eskola, Iturrieta Gaiteroak, Virgen del Puy eta San Andres, Larraitza dantzari
taldea, 94-ko kinta, Ibai Ega dantzari taldea, Zurrumurru zirku taldea, D ereduko gurasoak, Lizarra kantuz, la Bota Elkartea, Peña la Bota, Peña San Andrés, AEK, Lizarrako Mendizale Elkartea, Asdrubal, ANFAS, Peñaguda, Oteitzako Arrano elkartea, Tortotxiki, Joaldunak, Lizarrako trikitilariak, Iker txasko, Lizarrako Fanfarrea, Aita Hilario Olazaran Txistulari taldea, Sugarra Gaztetxea.

EGITARAUA:

HERRI INAUTERIAK: MOZORRO TAILERRA
• Sugarra gaztetxean: Urtarrilak 31, otsailak 2,3,7,9,10 arratsaldeko 18:00etan
• Peña la Botan: Urtarrilak 31, 17:30ean

KALDEREROAK, OTSAILAK 10 OSTIRALA
• 18:30 Foru plazatik kaldereroen kalejira
• 19:30-20:00 Txokolatada Foru plazan

HERRI INAUTERIAK, OTSAILAK 11, LARUNBATA

• Kalejira txikia:
– 10:30 Mozorro topaketa Foru plazan
– 11:00 Kalejira hasiera

• Triki-poteoa:
– 10:00 Kaldikoa Sugarra gaztetxean
– 11:00 Ikazkin eta sorginen karrozekin triki potea
– 13:00 Hamaiketakoa Santiago Plazan
– 14:00 Bazkari herrikoia Lizarra Frontoian: 12€ helduak – 5€txikiak. Tiketak: Berri, Ametsa, Katxetas eta Irrintzin salgai.
– 19:00 Kalejira La Bota elkartetik
– 21:00 Askaria: Peña la Botan

Ondoren, parranda Peña la Botan eta Sugarra gaztetxean

INAUTERI KOLORETSUAK, OTSAILAK 18, LARUNBATA
• 17:00 Foru plazan, musika eta mozorro
lehiaketarako izen emateak
• 18:00 Desfile eta mozorro lehiaketa
• 19:00 Txokolatada
• 20:30-23:30 Miarawa batukada
• 21:00 Zezensuzkoa

Lagundu eta parte hartzen dute: Francisco Beruete dantzari ohiak, Fanfarre Alkaburua, Scherzo musika eskola, Iturrieta Gaiteroak, Virgen del Puy eta San Andres, Larraitza dantzari taldea, 94-ko kinta, Ibai Ega dantzari taldea, Zurrumurru zirku taldea, D ereduko gurasoak, Lizarra kantuz, la Bota Elkartea, Peña la Bota, Peña San Andrés, AEK, Lizarrako Mendizale Elkartea, Asdrubal, ANFAS, Peñaguda, Oteitzako Arrano elkartea, Tortotxiki, Joaldunak, Lizarrako trikitilariak, Iker txasko, Lizarrako Fanfarrea, Aita Hilario Olazaran Txistulari taldea, Sugarra Gaztetxea.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena