Kotarro 51, paperean beharrean online

Izurriteak hala behartuta Kotarro 51 ezin izan dugu paperean argitaratu, baina edukiak prest genituenez, egokitu egin ditugu eta online eskuragarri jartzen ditugu hemen. Aurreko egunotan artikuluak argitaratzen aritu gara.

Erreportaje nagusia, Irakurri, Gozatu eta Oparituren ingurukoa, aurten eman diren aldaketak (aurreikusitako “Bertan erosi” eta izurritearen ondorioz), kanpainaren azken hamarkadako datuak eta azken bost urteotako Lizarrako liburutegiko maileguak, eta Ega ondoko hiriko liburu-dendari, liburuzain eta IGO-kudeatzailearen liburu gomendioak.

Bestalde, Zaldibarrek zaborraren kudeaketaren gaia lehen lerrora ekarri duenean, jakin nahi izan dugu zernola gestionatzen den zaborra Lizarraldean, datuak… A zer kaka nahastea! artikuluan. Eta, jarraian, fotoinkestan bertako lau laguni galdetu diegun honen gainean.

Amaitzeko, eta bereziki, interesgarri une honetan, denborapasak ditugu: Komiki-banda (karkarkarbirusa?), gurutzegrama eta euskal glifoa:

Gari eta Seiren komiki-banda

Jarraian gurutzegrama, ezker eskuin:
6- Zikintzearen ondorioa.
7- Orain desegiten diren plastiko ….. hasi dira dendetan.
8- Kristalezko botilak behin eta berriro … daitezke.

Eta goitik behera
1- Kontsumitzaileen jarduera.
2- Zaborrak … eraman.
3- Zaborra.
4- … industrialak dira okerrenak.
5- Zaborra berriro erabiltzeko moduan jartzeko prozesuari deritzo.

Kanpainaren egokitzapen artikulua

Kanpainaren emaitzak eta liburutegiko mailegu datuak artikulua Profesionalen liburu-gomendioak, oparitarako, artikulua

A zer kaka nahastea! artikulua

Irudia: MichaelGaida, Pixabay

Fotoinkesta artikulua: hondakinen kudeaketa

Ezetz asmatu euskal glifoa:

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena