Euskarazko liburuen erosketak eta maileguak Lizarran

Aurtengo irakurketa sustatzeko kanpaina berezia izanen da, arrazoi askorengatik, batetik izurriteak eraginda, baina bestetik ohiko IGO programa beharrean “IRAKURRI, GOZATU, BERTAN EROSI ETA OPARITU” (IGBO) izanen baita. Topaguneak kudeatzen duen IGO programak funtzionamenduan izandako hainbat aldaketa direla medio, Gareanek bertako merkataritzaren aldeko apustua egin du eta kanpaina propioa martxan jartzea erabaki.

Izan ere, kanpaina hau bi zenbakitara ekarriko bagenu. Horietako bat litzateke 2009tik hona osotara 752 aldiz baliatu dela kanpainaren deskontu-txartela. Hau da, eskualdeko herritarrok 752 euskarazko liburu erosi ditugu Lizarrako liburu-dendetan kanpaina hau baliatuta.

Bestalde, udal liburutegiko euskarazko liburuen maileguak urtez urte goraka doaz, 2015ean urtean 1.300 euskarazko liburu hartu ziren maileguan eta iaz 1.600. Gainera, apurka-apurka bada ere, mailegu guztien artean euskarazkoak gero eta gehiago dira %6,9tik %7,8ra epealdi berean.

2015-2019 aldian Lizarrako liburutegiko euskarazko maileguak
I.G.O. + beste euskarazko maileguak

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena