Talde politiko gehienek haien hauteskunde proposamenak posta bidez bidaliko digute edo, gutxienik, gutun bat bidaliko digute eta kartelez apainduko dute herria. Bada, hona hemen gure proposamena, ondoko galdetegi hau erantzun, puntuak batu (edo kendu), eta alderdiaren euskaltzaletasuna neurtu gure eskalan! ACME-markako eskala…
Talde politikoen posta-publizitatean edo kartelean:
- Bakarrik «Estella» eta/edo «Navarra» agertzen dira, ez Lizarra edo Nafarroa? – 3
- Euskarazko esaldi bat ere ez da agertzen? – 2
- Gutunazalean/Kartelean ez dago inolako euskararen presentziarik? – 2
- Esaldi bakarra dago euskaraz? – 1
- Testuaren laurdena inguru da euskaraz? + 0
- Alderdiaren izena euskaraz ere badago? + 1
- Testuaren erdia inguru da euskaraz? + 2
- Testuaren erdia gutxienez euskaraz, eta mezua ezberdina da euskaraz/gaztelaniaz? + 3
- Badago programan euskarari buruzko hauteskunde-proposamen positiborik? + 2
Eskalaren interpretazioa… umoretsua (edo ez):
- 6 / 8 puntu artean: Lizarra «Eremu mistotik» atera eta «Eremu euskaldunera» eramango du. Leloa: Berdintasuna eskubideetan eta ekitatea politiketan.
- 3 / 5 artean: Euskararen diagnostikoa eta Udalaren euskara plana egin, onartu eta baliabidez hornituko ditu. Eta legegintzaldi amaieran betetze-maila aztertuko du.
- 1 / 2: Euskararen alde zaude? Bai, noski! Baina ez eskatu euskara administrazioan lan egiteko, ahaztu plantilla organikoan euskara eskatzearekin.
- 0: Euskara? Ah, bai, abertzaleekin gobernua adosteko negoziatu behar den hori.
- -1 / -2: Espainiera hizkuntza komuna da… eta hitzaldi-agurraren ondoren «gaztelaniaz egingo dut denok uler dezagun»; zinema, antzerkia, ludotekak gaztelaniaz programatuko ditut denontzako izan daitezen.
- -3 / -5 artean: Euskararen kontra zaude? Ez, noski! Baina euskara ez da Lizarrako hizkuntza, kapritxo bat da.
- -6 / -8 artean: Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo molto non-grato izendatuko ditu Lizarran.