Euskarazko musikalek arrakasta Lizarran: 1.100 ikusle Go!azen-en

Euskarazko musikalek arrakasta itzela izaten ari dira. Kasurako, otsailetik apirilera hiru emanaldi handi etorri(ko) dira Lizarrara: otsailean “Musua” etorri zen, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoena eta argazki ederrak utzi zizkigun.

Atzo igandea, berriz, Go!azen ikuskizuna izan genuen eta Los Llanos Kulturaguneko aretoa bitan bete zuten jarraian izandako bi emanaldietan (16:00etako saioa eta 18:00etako saioa). Azkenik, apirilaren 28an Udalak Sator Jator ekarriko du, Ene Kantak taldearena. Aretoaren edukiera %80tik gora hartua dago jada. Hemen argazki batzuk.

Osotara, hiruhileko honetan, 2.500 ikusle inguru gora izan ditugu Lizarran. Diario de Noticias egunkariak honela jaso du aste honetako artikuluan: “Musicales en euskera, éxito asegurado

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena