Joan den ostegunean Ager Vasconum III gazte literatura saria aurkeztu zuten. Bertan, Tafalla, Erriberri, Lizarra, Zangoza eta Lodosako Udalek zein Irantzuko Mankomunitateak antolatutako lehiaketa honetan 12 eta 30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute, olerkigintza eta narratiba modalitate ezberdinetan banaturik.
“Euskal literaturaren produkzioa sustatu nahi dugu, eta era berean hau gure eskualdean irakurria izatea. Lehiaketa erreferenteak sortzeko eta gazteak idaztera animatzeko modu egokia izan daiteke, gainera, sari bezala ematen diren diska zein liburuak sustagarri polita izan daitezke”, azaldu zuen Ana Flamarique teknikariak.
Obrak aurkezteko epea maiatzaren 8an amaitzen da eta epaileek ekainaren 6ª baino lehen jakinaraziko dituzte emaitzak. Aurtengo sari banaketa Zangozan izango da ekainak 13 ostegunean.
Ager Vasconum III oinarriak euskaraz eta gaztelaniaz.
