[GALERIA] Lizarraldean #UrrutiraGoaz

Urtero bezala, Garean elkarteak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken ikuskizuna ekarri du Lizarrako kiroldegira. Aurten “Musua” ikuskizun zirraragarria. Otsailaren 4tik 8ra eskoletako aurrematrikula epea da eta, urtero bezala, Garean euskara elkarteak Lizarraldeko euskarazko ereduetan matrikulatzera animatu nahi ditu familiak: Ikastolak, Remontibal, eskualdeko landa eskolak… aukera anitzekoa da da eskaintza!

Atzokoan haurrek eta gurasoek aukera izan zuten #UrrutiraGoaz kanpainan parte hartzeko eta, horretarako, argazki dotoreak ateratzeko. Jarraian duzuen argazki galerian topatuko dituzue Lizarraldeko D ereduen komunitatea… erakargarria, ezta? Aspalditik gatoz eta urrutira goaz!

Lizarraldean #UrrutiraGoaz argazki galeria (egin klik-a):
#UrrutiraGoaz kanpaina:

MUSUA, 2019
Aspalditik gatoz eta #UrrutiraGoaz

Lizarra ikastolaren bideoa

Abartzuza eta Lezaungo eskolen bideoa

Remontivalgo D ereduaren bideoa

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena