Prentsa agerpenen bilduma: Bizi Dantza ikuskizuna

Ezaguna zaigu jada Lizarrako Navarra Sumaren erabakiak urteroko Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna Lizarratik kanpo egitera behartu duela. Bizi Dantza ikuskizunaren emanaldia zentsuratu izanak zeresana eman du komunikabideetan eta artikulu honetan bildu nahi izan ditugu online irakurgarri, entzungarri (hiru elkarrizketa) eta ikusgarri dauden (bideoak) albisteen bilduma. Aferaren kontakizun kronologikoa ikuspuntu ezberdinetatik, eta, jabetuko zareten bezala, hutsune nabarmen batekin.

Denetan jarraipenik osoena hedabide honek, Kotarro.eus-ek, eta Diario de Noticias egunkariak egin dute; hasiera hasieratik eman dute aferaren inguruko informazioa. Berriak eta Naiz-ek ere jarraipen zabala eman diote, Naiz-ek gainera, irratian elkarrizketak argitaratuta. Eta, azkenik, Ahotsa.info atarian, bertako Cope irratiaren webgunean eta Estellanoticias kanalean ere isla izan du. Deigarria izan da Diario de Navarraren eskualdeko ataria, online albiste bakarra argitaratu baitu honen inguruan (soilik harpidedunek irakurtzeko moduan). Papereko edizioan ere ez zuten asko jaso: urtarrilean albiste labur-laburrak, gero otsailaren 6ko udalbatzaren kronikaren baitan, eta Gareanen otsailaren 14ko balorazioa.

Kotarro.eus-en albiste nagusienak:

Hemen DIARIO DE NOTICIAS egunkariarena:

NAIZ egunkari eta irratiaren jarraipena:

BERRIA egunkariaren jarraipena:

Eskualdeko ESTELLANOTICIAS komunikazio kanalean:

Eskualdeko CALLE MAYOR eta ENTRETO2 aldizkariak

Eskualdeko COPE irratian ere noizbehinka agertu da:

Ahotsa.info-ren bideo informatiboak. Otsailaren 1ean, “sudurgorrien” deialdia:

Otsailaren 17an, Gareanen balorazioa:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena