2018ko azaroaren amaieran eta abenduaren hasieran Euskaraldia ekimena gauzatu zen Euskal Herri osoan, baita Lizarraldean ere. Honek esperientzia eta argazki sorta ederra utzi zuen eskualdean.
Euskaraldiari hasiera hainbat modutan eman zitzaion (23ko ostiralean Lizarrako Santiago plazan ekitaldia, hormirudia margotu… eta Abartzuzan familia-festa txikia), eta ekitaldietako bat izan genuen “Baga, Biga, Higa” gaua Aroa upategian azaroaren 24an.
“Baga, Biga, Higa” gaua izendatutako horri ekitaldi xume batekin eman zitzaion hasiera, testu baten irakurketa dantza emanaldi eder batez hornituta. Jarraian Mikel Markezek eta Eñaut Elorrietak Baga, Biga, Higa hitzaldi-kantatua eskaini ziguten: euskarazko musikaren historia, transmisioa eta sustapena, bi artisten abesti paregabeez horniturik.
Emanaldi horren amaieran gaueko ezustekoa izan genuen: Eñautek “Gernika” abesti hunkigarria jo zuen eta bertako Olatzek eta Ainhoak abestia eta honen letra ikusgai bilakatu zuten haien dantzarekin. Une hunkigarri hau neurri batean berriro bizi nahi baduzu, jarraian duzu honen bideo muntai ederra:
“Gernika” abestia eta dantza ikuskizuna Aroa upategian
Abestia: Eñaut Elorrieta. Dantzariak: Olatz Larunbe eta Ainhoa Egizabal. Bideo-grabaketa: Garazi Larunbe eta Nerea Madoz. Bideo-muntaia: Garazi Larunbe.
Lizarraldeko Euskaraldiaren bideo bilduma
11koa, bi spotak, “Gernika” abestia, udako argazki-bideoak…
Bigarrenean, esku gehiago erreportajea Berria egunkarian.
Garikoitz Goikoetxea kazetariaren twitter kontutik hartuta
EUSKARALDIA DATUTAN