#ESKUTIKeskura Errigora: oliba-olio birjina, kontserba-sortak, arroza, kamisetak…

Hemen da berriz #ESKUTIKeskura. Betiko moldean, baina berrituta: Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortez gain, aurten arroza eta kamisetak ere eska ditzakezu.

Urtero bezala euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan. Dena aldi berean eskatu beharko duzun arren (martxoaren 7tik 22ra), jaso eta ordaindu bi txandatan egingo duzu: apirilean olioa eta kamisetak eta maiatzean kontserbak eta arroza.

Eskaera ohiko lekuetan: online, Lizarran (euskaltegian eta Ikastolan), Vianan (ikastolan eta Esku-eder belar dendan), Lodosan (euskaltegian) eta Garesen (euskaltegian).

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena