BEHINGOZ mobilizazioa larunbatean. Lizarraldetik bultza

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak gidatuta, Behingoz ekimena martxan dugu Euskal Herrian eta, batipat, Nafarroan. Honen xedea da Nafarroak euskararen lege berria eskuratzea, honek herritarren hizkuntza eskubideak aitortzea eta, hortaz, ofizialtasun izaera ematera euskarari. Aurreko aste eta hilabeteetan hainbat ekimen gauzatu dira Lizarraldean, besteak beste herritarren eskaera bilketa, mozioa udalbatzan, lan saioa edota herritarren argazkiak.

Jada azken txanpan sartu da Behingoz mobilizazioa, larunbatean 17:00etan hitzordua dugu Iruñean. Mobilizazioak hiru zutabe izanen ditu, hiru leku ezberdinetatik abiatuko direnak, eta denak leku berean batuko dira: Bus geltokiko belardian. Lizarraldekooi Iturrama eta Abejeras kaleen arteko bidegurutzea dagokigu, bertatik abiatuko 17:00etan.

Azken aste honetan hainbat komunikazio ekintza gauzatu dira, hona hemen batzuk:

Ostegunean Lizarrako udaletxearen parean

Deierriko udalbatzak mozio bidez bat egin du, aurrekoan Lizarrak egin bezala

Remontival ikastetxeko irakasleak

Euskaltegiko ikasleekin tailerra egiten

Lizarra Ikastola

Los Arcosen pintxopotean

Lodosa inguruan

Lodosako ikastolan inguruan

 

Euskaltegiko ikasleen bideo bat

Euskaltegiko ikasleen zergatiak

1 IRUZKIN

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena