Merezitako omenaldia Lizarran Kantuz-eko kide bati

Joan den larunbatean ezohiko hasiera eman zitzaion Lizarran Kantuz saioari, merezitako omenaldia egin baitzitzaion honen kide bati: Regino “aita”. Jubilatu eta berehala euskalduntzeari ekin zion Lizarrako euskaltegian eta maila aparta lortu ere, eta, euskaltegiko etapa amaitu arren bere aditz taulak-eta errepasatzen jarraitzen dut eta mintzakide proiektuaren partaide fidela dugu, hala nola Lizarran Kantuzekoa.

Urteak joan urteak etorri, adinean aurrera eginda mugikortasunerako zailtasunak dituen arren, hori ez du inoiz aitzakia gisa hartu bere pasio diren euskara eta euskal kantuetaz gozatzeko. Une hunkigarria izan zen larunbatekoa, aparteko pertsona bati errekonozimendua. Zorionak Regino!

Larunbateko Kantuz

Omendua txapela buruan

Omenaldiaren unea, bertsoa…

Aurreko artikuluaBEHINGOZ mobilizazioa larunbatean. Lizarraldetik bultza
Hurrengo artikuluaLizarraldeko Erribera Euskaraldiarekin bat