Astea bete-bete datorkigu! Eta adi egon behar, lehen kultur ekitaldia asteartean bertan dugulako: “Umorea” bakarrizketa Jose Kruz Gurrutxagararekin (20:00etan Gazteriaren Etxean).
Asteak aurrera egin ahala, haur eta nerabeentzako saio berezia izanen dugu: Villatuertako kiroldegiko erabilera anitzeko aretoan, ostiralean 17:00etan “Doluaz hitz egin dezagun” saioa eskainiko dute 4-12 urte bitarteko haur eta nerabeentzako. Doakoa da baina izena eman beharra dago (Villatuertako udalean).
Igandean, azkenik, Sortzen elkartearen jaia izanen dugu Takoneran, egun osoko egitarau aparta familian igarotzeko. Azkenik, euskaraz izan ez arren, euskararekin oso lotuta dagoen hitzaldia izanen dugu Hiriberri Deierrin: Mikel Belaskoren hitzaldia toponimiaren inguruan (18:00etan herriko elkartean)
Asteartea – 20:00 – Gazteriaren Etxean. “Umorea” bakarrizketa
Ostirala – 17:00 – Villatuertako kiroldegiko erabilera anitzeko aretoa. “Doluaz hitz egin dezagun” saioa (4-12 urte bitarteko haurrei bideratua)
Igandean, azkenik, Sortzen elkartearen jaia izanen dugu Iruñeko Takoneran




