Duela bi urte, 2017an, Puy egunean, “Mugak gainetik” ikuskizuna ikusteko aukera izan genuen Lizarran. Aurten, Lizarra eta Donibane-Garaziren arteko senidetzea indartzeko asmoz, “Nafarroan gaindi” aurkeztuko da maiatzaren 24an.
Lau ikastetxetako koruek eta sei musikarik parte hartuko dute. Kanbo, Lartzabale, Donibane Garazi eta Baigorriko ehun bat nerabek Nafarroari buruzko 12 kantu (Lertxundi, Lete, Valverde, Gozategi, Bedaxagar…) emanen dituzte maiatzaren 24ko eta ekainaren 7ko ikuskizunetan, Lizarran eta Donibane Garazin. “Nafarroan gaindi” proiektua, gure ikasleek Nafarroa ezagutzeko aitzaki polita da.
Hitzordua: maiatzaren 24an, ostirala, 19:00etan Lizarrako Los Llanos Kulturagunean. Sarrerak jada euro batean eskuragarri Los Llanos Kulturagunean, totemetan eta online.
Kolegioetako koruak
Larzabaleko Manex Erdozainzi Etxart
Kanboko Xalbador ikastetxea
Baigorriko Jean Pujo
Donibane Garaziko Zitadela
Musikariak
Akordeoia: Laura Bide
Pianoa, txistua eta gaita: Intza Daguerre
Gaita: Betti Bidart
Gitarra: Benoît Cabanel
Gitarra apala: Allande Etxeberri
Perkusioak: Jokin Irungaray
Ikastetxeetako musika irakasleak
Intza Daguerre
Denise Olhagaray
Egitaraua
Ahezkoako mendietan (instrumentala)
Nafarroa Arragoa (Xabier Lete)
Jota (Jean Mixel Bedaxagar)
Nahas-Mahas (Benito Lertxundi)
Nafarroa, Nafarroa (Gozategi)
Nafarra oi Nafarra (Michel Labèguerie)
Orreaga (Benito Lertxundi)
Nafarroako azken erreginak Donapaleun (Antton Valverde)
Santxo azkarra (Txakun)
Irradaka (Nafarroako dantza kantatuak)
Ez bedi gal gure euskera (Gontzal Mendibil)
Sautrela (Oskorri)
Laguntzaileak
Euskal Kultur Erakundea EKE
Euskararen Erakunde Publikoa EEP
Ikasbi Eskola publiko elebiduneko burasoen elkartea
Donibane Garaziko « Les amis de la vieille Navarre » elkartea
Donibane Garaziko Herriko Etxea
Baigorriko Herriko Etxea
Estella-Lizarrako Udala
2017ko Muga gainetik ikuskizuna