Aldaketak Lizarrako eta Garesko udaletan: zinegotziak.eus

.eus

Ematen du dena delako aldaketa iritsi dela Nafarroara, udaletara zein legebiltzarrera. Baina zein doinutan arituko da aldaketa hau? Joan den astean Kotarro aldizkarian Lizarrako udalera aurkezten ziren lau hautagai euskaldun ezagutzeko aukera izan genuen eta baita ere Ega ondoko hirian alderdiek kanpainan jarraitutako hizkuntza politikak eta eskaintzak.


Orain Lizarrako udala kudeatzeko, agindutakoa betetzeko eta herria gobernatzeko ardura eskuratu dute 17 zinegotzik. Haietako zenbaitzuk euskaldunak, baina zenbat? Zer nolako bilakaera izan dute azken urteotan? Aldaketa ere izan al da zinegotzien euskara ezagutzan? Hona hemen Lizarrako zinegotziak.eus grafikoa, azken zazpi legegintzaldietako euskara ezagutza Lizarrako udalbatzan:

zinegotziak.eus

Ikus daitekeen bezala, aldaketa nabarmena gertatu da azken bi legegintzaldietan inoizko euskaldun kopururik altuena izan eta izanen dugu Lizarrako udalean. Zinegotzi guztien herena inguru dugu euskal hiztuna.

Aldaketa ez da baina Lizarrara mugatzen, ondoan dagoen Garesko udalean kasu, %27 izanen dira euskaldun legegintzaldi honetan, inoizko kopururik handiena ere. Hona hemen Lizarrako kanpainarekin egin bezala, Gares Euskaraz facebook-ean herri horretako alderdien euskararen erabileraren azterketa:

Garesko kanpainan, karteletan euskararen presentzia:
-Euskarari lehentasuna: EH Bildu Gares
-Orekatua: Podemos/Ahal dugu eta Agrupación puentesina/Garestarren biltzarra
-Ezer ez: PSOE, Ximenez de Rada, UPN

Politika egitaraua euskaraz idatzia:
-Elebiz modu desorekatuan (gaztelaniaz gehiago): EH Bildu Gares
-Erdera hutsez: UPN, Ximenez de Rada, Agrupación puentesina/garestarren biltzarra, Podemos/Ahal dugu

Paperezko egitarauan euskara bultzatzeko proposamenik:
-Inork ez.

Gares herri izena *XIII. mendetik dokumentatuta
-Erabili bai: EH Bildu Gares, Agrupación puentesina/Garestarren biltzarra, Podemos/Ahal dugu
-Erabili ez: PSN, UPN, Ximenez de Rada

Inoizko emaitzarik onenak izan dira gure zinegotzien euskara ezagutzaren aldetik, orain gauza bakarra dugu faltan: ez dadila geratu ezagutzan soilik eta entzun dadila euskara gehiago gure herrietan eta toki administrazioetan.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena