Irakurri, Gozatu, Oparitu Lizarran, liburu gomendioa: ’14’ eleberria

Irakurri, Gozatu eta Oparitu martxan darrai ekainaren 31ra bitarte. Badakizu, Lizarrako liburutegian liburua eskuratu, irakurri, gozatu bidaiaz eta itzultzerakoan %25eko beherapen txartela emanen dizute (%50 Garean bazkide bazara edota Mintzakide proiektuan parte hartzen baduzu). Txartel horrekin Lizarrako liburu dendetan irakurgai berria eskura dezakezu.

Baina nola? Ez dakizula zer irakurri? Hona hemen Begoñaren liburu gomendioa: Jean Echenoz-en “14” eleberria

14 liburua

Irakurle klubeko urriko saioan izan genuen hizpide liburu hau. Eleberri laburra da, 120 orri ingurukoa, erraza irakurtzeko baina zaila kontatzen dena irensteko.

Bortz lagun gerrara abiatzen dira 15 eguneko kontua izanen dela sinetsirik. Haien begiradek idazleari eman diote aukera koadro gordin eta “kirastun” batzuk margotzeko, edo “grabatzeko”, batzuetan kamera batekin ariko balitz bezala garamatza.

Kapitulu batean Echenozek zalantzan jarri du Gerra handiari buruz gehiago idazteak merezi oten duen: “opera higuingarri eta kirastun honekin luzatzea”. Baina merezi izan duela ongi baino hobeki frogatu du. Eszena gordinak ironiaz eta umorez zipriztindu ditu, gerraren absurdua agerian utziz.

Gomendio onak egiten dizkigu Xabik Irakurle klubean, zinez interesgarriak. Aukera probestuko dut etortzera animatzeko.

Aurreko artikuluaAldaketak Lizarrako eta Garesko udaletan: zinegotziak.eus
Hurrengo artikuluaBihar Garean-en ikasturte bukaerako jaia Lizarran: talo-tailerra, txokolipuinak, bertsoak, kantuz txiki…