EUSKAL MATXINADA. GENEALOGIA ETA EGUNGO EZTABAIDAK, Andoni Olariaga TXALAPARTA, 2020
Euskal Herrian gertatu diren egiturazko aldaketa politiko, filosofiko eta kulturalak ulertzeko eta begirada kritiko batetik heltzeko ezinbestekoa liburua da.
68ko belaunaldiak bizi zituen galdera guzti horiei erantzuten dio liburuak, eta modu batean edo bestean, egungo gertakariei ere erantzuten lagundu didala esango nuke: Herria eta hizkuntza, emantzipazio nazionala ala klase borroka, euskalduntasun berria, iraultza ala erreforma?
MANIFESTU BAT, Nancy Fraser, Cinzia Arruzza, Tithi Bhattacharya (Itzultzailea: Daniele Sarriugarte) TXALAPARTA, 2019
Feminismoa zer den ulertzeko ezinbesteko liburua da hau.
Feminismoak egungo eredu neoliberalari oposizioa egiteko duen gaitasun erradikala oso modu ulerterrazean azaltzeko gai da. Bizitzak erdigunean jartzeak zer esan nahi duen; sistema ekonomiko ofizialetik kanpo dauden zaintza mota guztien garrantzia aitortzea zer den; gehiengoaren aldeko feminismo ezkertiar, antikapitalista, antiarrazista eta ekosozialista baten proposamena garatzen du… Finean, modu argian azaltzen du zergatik ibili behar duen gizateria osoak % 99ren aldeko feminismorako bidea.
(Goizane Vegas)