Maiatzaren 18an, larunbatarekin, Kerobia eta Melocoton Gigante izanen dugu gure artean. 22:00etan Peña La Bota (Estella-Lizarra, Nafarroa) hasita. Txartelak 10€ / 12€ eskuratu daitezke Bar Berri, Ametsa Taberna, Iosebe Ilepaindegia eta Ino Liburudendan.
Kerobiak GORA BIZITZA aurkezten du, bere kantu enblematikoenek eta kantu akustikoek bonbardaturiko ikuskizuna, zuzeneko zirraragarri batean. Taldeak 2024an data gutxi batzuk eskainiko ditu Euskal Herrian eta estatutik barna. Beraz, Kerobiaren jarraitzaileak adi egon beharko gara aukera hau ez galtzeko eta, eurek dioten bezala, bandarekin batera “asteroideen antzokian” abesteko.
Melocotón Gigantek, perkusioz, rumbaz eta barreiatuz betetako musika fusioa proposatzen duen Lizarraldeko banda berriak, “Mutante” estudioko lehen lana aurkeztuko du. Taldea Zaunka, Bide Bakarra eta El Viejo Peter taldeetako kideek osatzen dute.