VIII. mendi astea: “Alpinismoa Ecrins Alpeetan” eta “Aupa Pou: bizitzari sokaz lotua”

Lizarrako VIII. Mendi Astea hemen da eta egunero ekitaldi bat eskainiko digu astean zehar. Haietako bi euskaraz. Lehenbizikoa, “Alpinismoa Ecrins Alpeetan: Abentura baten autokritika”  Ione, Urko, Borjak eta Mikelen eskutik. Azaroaren 24an izanen da, asteazkena, 20:00etan Maria Vicuña Gazteriaren Etxean.

Bigarrena, aldiz, azaroaren 28an, igandea, “Aupa Pou: bizitzari sokaz lotua” izanen da. Sarrerak bi euroan eskuratu ahalko dira eta Los Llanos Kulturagunean izanen da (17:00etan euskaraz).

 

SINOPSIA: “Aupa Pou: bizitzari sokaz lotua” izenburu honen azpian Pou anaiek bere lehenengo liburua eta bere ibilbide osoa errepasatzen duen konferentzia aurkezten digute, beraien azken urteotan zentratuta dagoena gehienbat, non espedizio oso interesgarriak egin dituzten Himalaya, Andes, Patagonia edo Amazonia bezalako leku ederretara.

Muturreko eskalada horma handienetik, kirol-eskaladako biderik zailenetara, muturreko eski jaitsierak, edo munduko leku basatienetara egindako espedizioatan, Pou anaiek beti harritzen gaituzte bere irudimen, sormen eta irekitzen dituzten maila goreneko bideekin.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena