Korrika 22 aurkeztu dute

2021a amaitu ez eta 2022rako agenda betetzen hasia da jada: Korrikak martxoaren 31tik apirilaren 10era eta Euskaraldiak azaroaren 18tik abenduaren 2ra.

Bi ekimenek mezuei, leloei, estetikari… nabarmen erreparatzen diote eta, akaso, elkarlanen bat izanen da, edizio hauetarako abiapuntua antzekoa baitirudi: AEK-k «HITZEKIN» aukeratu du, «euskara HITZetik EKINtzetara eramateko unea delako» eta Euskaraldiak «Hitzez ekiteko garaia».

Bestalde, Korrikaren beste ezaugarrietako bat mezua eta leloa omendu baten inguruan ardazten edo gorpuzten dutela. Oraingo hoetaneren ibilbidean adierazi duten konpromisoagatik eta ekinagatik».

Korrikaren mezua:

Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun (pro)aktiboak behar ditu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak.

Beraz, ohar zaitez badugunaz, bagarenaz eta izango garenaz. Hitza emana duzu; orain, egin jauzi ekintzara. Euskara ahoan izan behar dugu herritarrok, elkarteek, erakundeek… Bada ekiteko ordua.

Hitz egiteko ordua. Hortaz, ernatu, larrialdi linguistikoaren alarma gorriak pizten hasiak dira. Ekin diezaiogun berehala: aldekotasunetik konpromisora, eta konpromisotik erakunde orok urrats sendoagoak egin ditzan eragitera, jendartearen nahiei eta beharrei erantzuteko.

Ezinbestekoa da partida hau irabaztea. Ekiteko ordua da, orain bukatu behar da tantoa, orain irabazi behar da norgehiagoka, 22. KORRIKAra batzeko unea da. Eginez eragingo dugu eta eginaraziko diogu elkarri, ikasle, agintari zein eragile orok, guztiok elkarrekin.
Zerekin? Hitzekin, Hitzarekin eta Ekinarekin.

Korrika aurkezpenaren spota:

Euskaraldiaren spota:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena