Udan BLAI euskaraz

Iaz bezala, aurten ere Udan BLAI euskaraz programa egitasmoa eskainiko dute Irantzu Mankomunitateak eta Irriherri elkarteak. Asmo dute Muetz eta Villatuertako igerilekuetan euskarazko kalitatezko arratsalde eta goiz pasak eskaintzea.

Lehendabizikoa uztailaren 18an izanen da, asteazkenarekin, 11:15ean Irriherri elkartearekin jolasak eta, jarraian, 12:00etan, Ind-Jonesekin “Munduari jira eta 2ra“: Ikuskizun musikala, antzerkia eta dantza nahasten dituena, kalejira eta koreografiekin, beti ere umorea lagun izanda (Villatuertako igerilekuan).

Uztailaren 26an, ostegunarekin, arratsalde pasa izanen da. 17:30ean Irriherrirekin haur jolasak eginen ditugu eta, ondoren, 18:30ean, “Petresku, etzi ez etsi” bertso antzerkia: Laida gaztetxo errumaniarraren historia da. Umorearen, bertsoen, antzerkiaren eta musikaren laguntza eta denon parte-hartzearekin dena errezagoa izango da Laidarentzat. (Gesalatz kiroldegian, Muetz).

 

2 IRUZKINAK

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena