Aste honetan euskarazko interes fokoa bi herritan banatuko da: Lezaunen herriko festak izanen dituzte eta gauean Trikidantzen (ostiralean) eta The Trikiteensen (Larunbatean) kontzertuekin dantzaldiak.
Horrez gain, Vianan ostiralean 19:30ean Euskaraldiaren aurkezpena eta ideia euria lanketa proposatu dute. Asteburuan, aldiz, Iruxoko (Gesalatz) festak izanen dira eta bisitaldi gidatua eta bermuta antolatu ditu mintzatalde batek; amaitzeko, Lizarran Kantuz izanen dugu larunbatean 20:00etan.
Ostiralean Vianan 19:30ean Euskaraldiaren aurkezpena eta ideia-euria
Ostiralean Lezaunen Trikidantzen kontzertua
Larunbatean Iruxon (Gesalatz) Mintza-bisitaldia eta -bermuta
Larunbatean Lizarran Kantuz 20:00etan Baxe Nafarroa kaletik
Larunbatean Lezaunen The Trikiteens kontzertua