Udaleko Euskara Kontseilua osatu da Lizarran. Euskaraz funtzionatuko duen aurreneko organoa

Euskararen Kontseilua

Euskararen Kontseilu irekia osatu zen joan den larunbatean, otsailak 13, Lizarrako Kultur Etxean. Udal organo hau joan den legegintzaldiko Euskararen Ordenantzan iragarria zegoen, baina gaur da eguna, Udal gobernu berriarekin, non sortu ahal izan den. Organo honek baditu zenbait ezaugarri:

Udalari, euskararen sustapen eta normalizazioari begira, gomendioak emateko gaitasuna du. Baita herritarren kexak edo iradokizunak jasotzeko eta berauek aztertzeko irizpen bat emanez.

Parte hartze irekikoa da, hau da, herritar ororentzat irekia.

Euskaraz funtzionatuko du.

Larunbatean dozena t’erdi lagun elkartu ginen eta gogotsu aritu ginen aurreneko puntuak lantzen. (1) Euskararen Kontseilua azaldu zuten dinamizatzaileek, (2.1)Lizarran ditugun gabeziak (2.2)Euskararen Kontseiluak zertan lagundu dezakeen horietan eta (2.3)Kontseilua nola antolatuko genuen, aztertu zen.


Euskararen Kontseilua

Aurreko artikuluaAurrematrikulazioa, Remontibal eskola, “aukeratu publikoa, kalitatezko hezkuntza”
Hurrengo artikuluaOtsailak 20, larunbata honetan, jazz bertsobazkaria Garesen