Garesen, datorren otsailaren 20an, larunbatarekin bertso-jazz bazkaria izanen dugu. Iaz esperientzia gustuko izan eta aurten errepikatzea pentsatu dute Arga ondoko herrian, oraingo honetan baina, artista gonbidatu gehiagorekin. Egitaraua:
13:30ean gaitabertsopoteoa Garesko Zubiondo gaiteroekin.
14:30ean bazkaria Garesko Gomazin elkartean. Txartelak 13 euroan, eskuragarri euskaltegian, Zenon tabernan eta Garesko udaletxean. Bazkariko txartela hartzeko azken eguna, otsailaren 19a, ostirala.
15:30ean bertso-jazz saioa (sarrera libre): Alazne Untxalo eta Oskar Estanga bertsolariak; Alberto Arteta Jazzband, Saioa Akort eta Igor Ugarte.




