Aurrematrikulazioa, Remontibal eskola, “aukeratu publikoa, kalitatezko hezkuntza”

D eredua

Lehengoan aipatu bezala, D eredua eskualdeko eskola publikoetara zabaldu egin da eta zabaldu daiteke. Badira hamarkadak, ordea, bi eskola euskarazko murgiltze eredua eskaintzen dutela zonaldean, Lizarra Ikastola eta Remontibal ikastetxea.

Aurrekoan Ikastolaren eskaintza iragarkia ikusi bagenuen, oraingoan Remontibalena edo D eredu publikoarena ikusiko dugu. Hemen aurrematrikularako gida eta hemen kanpainaren lelo nagusiak:

Aukeratu publikoa, kalitatezko hezkuntza

Orain da unea hezkuntza aukeratzeko: ongi errotua, sendoa, kalitatekoa, prestigioduna, hurbilekoa eta hizkuntza anitzekoa.

Bide batez, aurten, Nafarroako Gobernuak egin kanpainan (inoiz ez bezala?) Berria egunkarian iragarkia jarri du.

Aurreko artikuluaBerria egunkaria Lizarrako liburutegira itzuli da; larunbatean Euskararen Kontseilua
Hurrengo artikuluaUdaleko Euskara Kontseilua osatu da Lizarran. Euskaraz funtzionatuko duen aurreneko organoa