Txokolipuinetatik Beldurrezko Ipuinetara. Euskara adinean gora!

Joan den larunbatean, Korrikaren zurrunbiloan oharkabean pasa bazitekeen ere, Garean elkarteak esperimentu txiki bat egin zuen Bota Peñarekin elkarlanean: Beldurrezko ipuinak.

Hamabi urte dira Garean elkarteak Txokolipuinak antolatzen duela arrakasta handiz, zenbaitetan gainezka egin arte:

Txokolipuinak saio bat 2018ko azaroan: 67 haur ipuinekin gozatzen

Txokolipuinetan Haur Hezkuntza 3 eta Lehen Hezkuntza 1 eta 2 mailetako haurrei egiten zaie gonbita (gutxi gorabehera 5 eta 7 urte artekoak) ikasturtean zehar hilean behin kalitatezko ipuin kontaketa batera. Honetan, saioaren erdian txokolate askaritxoa eskaintzen zaie, horregatik Txokolipuinak.

Adinean gora egin ahala, haurrak koxkortu ahala, ipuinik gabe geratzen ziren eta baziren hainbat penaz uzten zutela. Ipuinen heldutasuna dela, gaztetxoek propio haien neurriko ipuinak nahi zituztela, antolaketa zela… gabe geratzen ziren.

Bada, joan den larunbatean 19:30ean Bota Peñan, 9-12 adin bitarteko gaztetxoendako ipuin saioa eskaini zuen Apaxi ipuin kontalak: Beldurrezko ipuinak. Osotara 27 gaztetxo hurbildu ziren eta balorazioa bikaina izan zen, bai antolatzaileen aldetik eta baita gazteen aldetik ere, horren erakusgarri haiek beraiek saio gehiago eskatu zituztela. Baliteke hau izatea Garean proiektu berri baten lehen saioa?

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena