Igandean Korrika bukaera: egitaraua eta busak Lizarratik

Korrikak Lizarraldea atzean utzi zuen eta irudi ederrak eman zizkigun. Orain Korrika guregana etorri beharrean gu Korrikarengana joan behar. Datorren igandean aukera aparta dugu horretarako, Gasteizen amaituko baita 21. lasterketa. Horretarako, hemen duzu eguneko egitaraua.

Bestalde, zalantzetan bazaude Gasteizera nola joan, aukera aparta duzu busaren aukera: giroa, segurtasuna, erosotasuna emanen dizute. Eta ordutegia ez da aitzakia, bi bus antolatu baitira Lizarratik:

  • Euskaltegiko busa. Goizeko 10:00etan abiatuko da Lizarrako bus geltokitik eta 19:30ean abiatuko da bueltan. Txartelak euskaltegian eskuragarri 12 eurotan.
  • Ernairen gazte busa. Goizeko 10:00etan abiatuko da Lizarrako bus geltokitik eta 22:00etan abiatuko da bueltan. Izen emate zerrendak Sugarra gaztetxean eta Katxetasen.

Hemen Gasteizko Korrika Festaren egitaraua

Gazte busa

Euskaltegiko busa

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena