Asteburuan luxuzko eskaintzea Los Llanos zinemetan: Pirata Arratoia eta Soinujolearen Semea

Datorren asteburuan luxuzko zinema eskaintza izanen dugu Los Llanos Kulturagunean. Igandean Korrika bukaera izanik ere, asteburuak egunak izanen ditu zinezaleen gogoa asetzeko. Batetik, familiei zuzenduriko Pirata Arratoia izanen dugu eta, bestetik, Bernardo Atxagaren izen bereko liburuan oinarrituriko Soinujolearen Semea.

Pirata Arratoia (hemen online sarrerak) larunbatean eta igandean emanen da, 17:00etan.

Soinujolearen Semea (hemen online sarrerak) ostiralean (20:30ean),  larunbatean hiru saio (17:15, 19:45 eta 22:00), igandean (20:15) eta astelehenean (20:30, ikuslearen eguna).

Soinujolearen Semea trailerra

Pirata Arratoia trailerra

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena