Gareanen Txokolipuinak egitasmo beteranoa ikasturte berri bat hastear den honetan, 2018-2019koa, une egokia dirudi atzera begiratua emateko. Kotarro 34 aldizkarian azaldu bezala, “Garean Elkartearen sorrerarekin batera jaio eta bizi-bizirik dirauen jarduera ekarri nahi izan dugu Kotarrora: Txokolipuinak, arrats arras goxoak pasatzeko asmakizun paregabea“.
Jada 12 urte dira Lizarraldeko haurrek ekimen goxo honekin disfrutatzen dutenak. Aurreko ikasturtean, adibidez, zazpi ipuin saio antolatu ziren batezbesteko 35 haur izanda. Gurekin izan genituen ipuin kontalari Izaskun Mujika, Ines Bengoa, Birjine Albira, Lur Korta, Maider Galartza, Saioa Aizpurua eta Iraitz Lizarraga.
Bost eta zazpi urte bitarteko imajinazioa euskaraz ipuinekin elikatzen, une goxoak, esperientzia ederrak