Aste honetan: “Oreina”, Euskaraldia, Mintzapote, euskararen eguna, guraso tailerra…

Euskal agenda martxan dago berriro eta astea betea datorkigu. Gaurtik hasita ekitaldi ugari ditugu gure hizkuntzan gozatzeko. Gaur, astelehena, “Oreina” filma izanen dugu 20:15ean ikusgai Lizarrako Los Llanos zinemetan. Ostegunean, aldiz, bi plan ditugu: 19:00etan Allotzeko elkartean “Herrigintzaz eta Irrigintzaz Euskaraldian” Joxe Mari Agirretxerekin, Porrotxekin eta 19:30ean Orreaga tabernan Mintzapote, Mintzakide kanpainaren abiatzea. Azkenik, larunbatean, Lerinen euskararen eguna izanen dugu, egun osoko egitarau oparoa.

Bestalde, aste honetan ez bada ere, aurreratzea bi izen emate ditugula irekita:

  • Urriaren 10era arte gazteentzako (12-18 urte) Antzerki ikastaroa Maria Vicuña Gazteriaren Etxean. Doakoa.
  • Urriaren 16 eta 23 “Jolastuko Gara” saioak izanen direla Aritzalako Montalban Gizarte Etxean. Hauen asmoa dugu erakustea gurasoei eta alorreko profesionalei 1-6 adin bitarteko haurrekin euskaraz jolasten. Argibide gehiago hemen.

Urriak 1, astelehena, 20:15ean “Oreina” filma Lizarrako zinemetan

Urriak 4, osteguna, 19:00etan “Herrigintzaz eta Irrigintzaz Euskaraldian

Urriak 6, larunbata, Lerinen euskararen eguna

Urriaren 10era arte, gazteentzako antzerki ikastaroan izena emateko epea

Urriak 16 eta 23 “Jolastuko Gara” tailerra. Izen ematea irekita

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena