SPOT berria: Irakurri, Gozatu, Lizarran erosi eta Oparitu

Lehen bi asteak bete ditu Irakurri, Gozatu, Bertan erosi eta Oparitu kanpainak, eta hori ospatzeko, hona hemen Gareanek prestatu duen spot-a! Jose Maria Lacarra LP (Liburutegi Publikoa), Ino liburu eta paper-denda, Irrintzi liburudenda, Ekolore jostailu eta liburu denda, Dragon Comics eta Clarin liburudendaren laguntzarekin… eta nola ez, gure protagonistekin, Maider eta Koldo.

IRAKURRI, GOZATU, BERTAN EROSI ETA OPARITU, liburutegitik liburuak hartu eta euskaraz irakurtzeagatik, Lizarrako liburu-dendetan (CLARIN, INO, IRRINTZI, DRAGÓN CÓMICS eta EKOLORE) liburuak %25 merkeago erosteko aukera eskeintzen dizun ekimena da. Gainera, 30€ko bi erosketa-txeke zozketatuko dira kanpainan parte hartzen dutenen artean.

Eta hemen irudi batera ekarrita, kanpainarekin bat egiteko modua:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena