Ostiralean kontzertua: Nahiak nahi

Ostiralean, hilak 1, Bota Peñak kontzertua eskainiko du 22:15ean: Nahiak Nahi talde burlatarra. Sarrera 5 euroan eskuragarri.

Gor Diskoak: Nahia Ojeta Burlatako (Nafarroa) musikari familia bateko bigarren belaunaldiko kide dugu. Bere aitak, Patxik, orain dela urte zenbait Mugre eta gerora Viejo Taylor taldeak sortu zituen. Bere osaba-izebek, Iñakik, Juanjok eta Arantxak, beste talde andana batean parte hartu izan dute. Zerrenda honetan aurki ditzakegu Bunker Band, La Venganza de la Abuela (El Drogas-ekin), La prima Janis, Reina Flower, Leña al mono eta abar.

Nahia, NAHIAK NAHI taldeko burua, bere aitarekin batera Viejo Taylor taldeko bateria izan da. BONIrekin (exBarricada) ere batería jotzen aritu da, orain dela hiru urte penintsula osoan zehar eginiko azken bi diskoen biran. Tartean, Nahiak gerora Iruñerriko taberna eta peñetan kitarra akustikoarekin kantatuko zituen melodiak zituen barnean.

Melodia onak, freskotasuna galtzen ez duen interpretazio trebea eta euskal musikan originala suertatuko den abeslariaren erregistro eta estiloarekin dator taldea.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena