Larunbateti iganderako gauean Korrikak Gares, Tafalla eta Lizarraldeko hegoaldea zeharkatuko ditu. Motibo paregabea Korrika Festak bideak antolatzeko. Hala, larunbatean Korrika Festak izanen dira Larragan eta Lodosan. Hemen egitarauak:
Larragan 10:00/12:30 eta 16:00/18:30 puzgarriak eta aurpegi margoketa plazan. 11:30ean joaldunak eta 12:30ean erraldoiak eta gaitariak. Arratsaldean, 18:00etan txistulari, dantzari eta joteroekin erronda eta 20:00etan Oteitzako inauteriak trikitilari eta kantuekin lagunduta. Azkenik, 21:30ean kontzertua Freeman tabernan: Sasikumeak eta Rotten XIII. Bitartean Korrika herrira iritsiko da!
Lodosan, berriz, Korrikari ongi etorria emateko arratsalde pasa ederra:
- 17:30ean Aurpegi margoketa, jolasa eta apainketak Lodosako paseoan
- 19:00etan Trikidantz kontzertua paseoan
- 22:00etan Korrika afarira Jubilatuetan. Izena emateko azken eguna martxoaren 30ean.