Aurreko urteetan bezala, GAREAN Euskaldunon Elkarteak, Lizarrako Liburutegi eta liburu-denden laguntza eta Udalaren babesarekin, IGBO kanpaina (Irakurri, gozatu, bertan erosi eta oparitu) martxan jarri du. Kanpaina martxoaren 15tik maiatzaren 31 bitartean burutuko da eta egitasmoaren helburuak hauexek dira:
- Irakurzaletasuna sustatzea
- Euskararen erabilera gozagarria bultzatzea
- Euskaltzaleak Liburutegi publikoaren erabiltzaile bihurtzea
- Euskarazko literatura ezagutaraztea
- Euskarazko liburuen ekoizpena eta salmenta areagotzea
- Herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea
Liburutegi publiko, liburu-dendak, ikastetxeak, euskaltegia, irakurle klubak, kultur elkarteak eta parte hartuko duten guztien arteko harreman eta elkarlana bultzatzea.
Aurten, besteak beste, ekitaldi berezia izanen dugu Korrika betean: Amets Arzallusen literatur solasaldia Miñan liburuaren inguruan. Apirilaren 11n 19:00etan.
IRAKURRI, GOZATU, BERTAN EROSI ETA OPARITU, liburutegitik liburuak hartu eta euskaraz irakurtzeagatik, Lizarrako liburu-dendetan (CLARIN, INO, IRRINTZI, DRAGÓN CÓMICS eta EKOLORE) liburuak %25 merkeago erosteko aukera eskeintzen dizun ekimena da. Gainera, 30€ko bi erosketa-txeke zozketatuko dira kanpainan parte hartzen dutenen artean.
Ideiak behar dituzue? hona hemen iaz Lizarrako liburu-dendariek eta liburuzainek emandako gomendioak.
Euskara eta literatura, gozatu eta gozarazi!