Puy asteburua: galtzak bete lan ekitaldi guztietara joateko!

Datorren asteburuan, maiatzak 24-26 Lizarrako festa txikiak ditugu, Puy eguna eta, horrekin, egitarau bete-betea. Asteburuko egitarau bateratua hemen kontsultatu ahal duzue baina, jarraian, euskarazko hainbat ekitaldi nabarmenduko ditugu:

Ostiralean bertan, kantuarekin lotutako bi ekitaldi ditugu. Honela, 17:30ean Santiago Plazan Kantuz Txiki ekimenaren aurtengo hirugarren izanen dugu, 3-8 adin bitarteko haurrak dituzten familientzako ezin egokiagoa. Kantuz saioa bukatu eta jarraian, 19:00etan, Nafarroan Gaindi II emanaldia Los Llanos Kulturagunean: senidetzea eta musika uztartuta Lizarra eta Donibane Garazi gertuago izanen dira bertan (sarrerak euro 1ean hemen). Bestalde, Txosna txikiek ostiralean bertan ekinen diote haien egitarauari.

Larunbatean, aldiz, nabarmentzeko beste hiru jarduera izanen ditugu. Jai giroko Lizarran Kantuz saioa eguerdian abiatuko da Baxe Nafarroa kaletik eta, aldi berean baina beste herri batean, haurrentzako sukaldaritza tailerra izanen dugu Zurukuainen. Arratsaldean, aldiz, 16:30ean hasita Kulki jolas parkea izanen dugu Los Llanos Kulturaguneko lorategian eta 17:00etan “Pikachu detektibea” filma Los Llanos zinemetan. Gauean, txosna txikietan kontzertua izanen dugu.

Hauteskunde igandean, amaitzeko, 17:15ean “Pikachu detektibea” filmaren bigarren emanaldia Los Llanos zinemetan. Aukera ederra arratsalde pasa lasaia izateko.

Kantuz Txiki: Ostirala. 17:30. Santiago Plaza

Larunbata: Nafarroan Gaindi II. 19:00. Los Llanos Kulturagunea. Sarrerak hemen

Ostirala eta larunbata. Txosna txikien egitaraua.

Larunbata: Sukaldaritza osasungarria tailerra. 12:00. Zurukuain
Larunbata: Lizarran Kantuz. 12:00. Baxe Nafarroa kaletik

Larunbata: Kulki jolas parkea. 16:30. Los Llanos Kulturaguneko lorategian

Larunbata eta igandea: “Pikachu detektibea” filma euskaraz. Los Llanos Kulturagunea

 

 

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena