Kotarro 46: elkarrizketak hautagaiei, garaztarrei, eta Garean proiektuak

Kalean dugu jada Garean elkartearen Kotarro aldizkaria. Oraingo ale honek 46.a egiten du jada eta hauteskundeak izanen ditugu protagonista: dozena orrialdetan Lizarrako udaleran aurkezten diren bost hautagaik bete dute posta bidezko galdetegia eta lau herritarrek foto-inkesta. Baina hauteskunde giroko aldizkari honetan ez dira faltako ohiko Kotarro-atalak: Garean agenda, fotoinkesta, denborapasak, komiki banda eta Puy asteburuko egitaraua.

Aldizkari mardul honetan, halere, badira nabarmentzeko beste bi artikulu: batetik geure Elkarteak azken hilabeteotan martxan jarri dituen bi proiekturen berri ematen dugu: Kantuz Txikiren formatu berria eta Beldurrezko ipuinak Bota Peñarekin batera. Eta, bestetik, Denise Olhagarai garaztarrari egindako elkarrizketa zeharo gomendagarria. Jakina denez Lizarra eta Donibane Garazi hiri-senideak dira eta aurten, senidetze horren erakusgarri, garaztarrek musika ikuskizun ederra oparituko digute ostiral honetan: Nafarroan Gaindi.

Hemen dituzue Kotarro guztiak PDFn eskuragarri eta hemen Kotarro 46 PDF-n

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena