Euskara ikasteko dirulaguntzak (Nafarroako Gobernua)

Nafarroako Gobernuak euskara ikasteko dirulaguntzak argitaratu ditu. Diruz lagunduko dira 2018/11/01etik 2019/09/30era egiten diren ikastaroak: estentsibo, intentsibo, barnetegi… Eskaerak aurkezteko epea irailaren 16an amaituko da.

Oinarriak: http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2019/101/Anuncio-3/

Bestalde, oinarrien hasieran honela dio: “aurreko deialdian eskabideak aurkezteko epearen ondoren eginiko matrikulengatiko gastuak ere aurkezten ahalko dira deialdi honetan; dirulaguntzen deialdi hura Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren irailaren 21eko 44E/2018 Foru Aginduaren bidez onetsi zen (195. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2018ko urriaren 8koa). Era berean, 2019ko urtarrilaren 1a baina geroago hasitako ikastaroetarako eginiko ordainketak ere aurkezten ahalko dira, udako ikastaroei dagozkienak barne. Ikastaroek, edozein modutan, amaituta beharko dute 2019ko irailaren 30ean“. Hau da, joan den urriko deialdian aurkeztu ez ziren matrikula gastuak deialdi honetan aurkeztu daitezke. Demagun epeka ordaindu dela ikasturte honetako matrikula eta azken epea urtarrilean ordaindu dela, edo ikastaro berri batean eman duela izena (gogoan izan 2019ko irailaren 30erako amaitua behar duela, hortaz oraingo aurrematrikula ez litzateke deialdi honetan sartuko).

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena