Oteitzako familia antzerkian 70 bat lagun: “In Concert”

Irantzu Mankomunitatean apostua egin zen iaz Aste Santuaren bigarren astean euskarazko kultur ekitaldiak programatzearekin. Iaz Villatuertan eginiko Izeba Tekla ikuskizunak erantzun aparta jaso zuen eta, aurten ere, ez du erantzun makala jaso Trokolo antzerki taldearen In Concert antzezlana.

Oteitzako kultur etxean, heldu zein haur, 70 bat lagun bildu ziren asteazken arratsaldean Fulatino eta Menganitoren pasadizoak ikusteko. Antzezleek haurren arreta bereganatu zuten eta maiz eragin zieten barrez lehertzea. Ordubete inguruko saioa azkar batean pasa zen.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena