Pazko astea pasa berritan euskarazko kultur programazioak ez du etenik. Aste honetan nabarmentzeko hiru kultur ekitaldi ditugu. Batetik, ostegunean Irakurle Klubaren apirileko saioa dugu, oraingo honetan Elena Ferranteren “Adiskide Paregabea” izanen dugu hizketagai. Literaturazaleek 19:30ean dute hitzordua, liburutegian.
Bestalde, larunbatean, aukera aparta dute familiek goizeko plan ederra egiteko. Lehenik, mendi txangoa izanen dute Villatuertatik abiatuta (9:30ean Ega Pan ondoko aparkalekutik, Sarrea kalea) San Juan gotorleku karlistara. Bertan Iban Roldan arkeologoaren ahotik jasoko dugu indusketen berri. Ondoren, herrira itzulita, Lizarrara bidean dagoen San Miguel baselizara joko dugu eta bertan, 12:30ean Ameli eta Xirrikituen jostunek ipuin kontaketa musikatua izanen dugu gozagarri.
Azkenik, larunbat eta igandean, zinemazaleek “Terra Willy: Planeta ezezaguna“ filma izanen dute Los Llanos aretoetan ikusgai. Zineuskadiren hitzetan: “Erritmo biziko filma da eta dibertsioa, ikasteko aukera, umorea, hausnarketa eta zientzia fikzioko zinemari eginiko erreferentziak eskaintzen ditu“.
Irakurle Kluba: ostegunean 19:30ean
Plan bikoitza Villatuertatik abiatuta larunbat goizean: (1) mendi txangoa San Juan gotorlekura eta gotorleku karlistaren azalpen gidatua (2) “Ameli eta Ipuinen Jostune” ipuin kontaketa musikatua San Migel baselizan
“Terra Willly: Planeta ezezaguna” filma larunbat eta igandean