Ostiralean Korrika Festa Ibirikun

Ibirikuko herritarrek eta Irriherrik Korrika festa antolatu dute Ibiriku Deierrin. Festa 17:30ean hasiko da, eta aldi bederean abiatuko dira, Korrika Txikia herrian barrena, eta kirolariekin Korrika Itzulia (hemen argibide gehiago)

Ondoren txokolatada eskainiko zaie haurrei eta jarraian Bizi bizi zirkua ikuskizuna izanen dugu Alain pailazoarekin: Abesti, dantza eta joku parte hartzaile asko ditu, haurrek dantza, kantu, jolas eta algara… egiteko modukoak eta modu super dibertigarrian ikasiko dute zirkuari buruz.

Amaitzeko, 20:00etan Erronkak taldearen kontzertua eta pintxo-potea izanen dira. Taldea Allozko Ibon, Iñaki eta Txari Eletak eratu zuten, eta pandemia betean elkartu eta abesti berriak egiten hasi ziren, lehen kanta eta bideoklipa Olibondo zaharra. Gehiago jakin nahi? Entzun online Euskalerria irratiko elkarrizketa Txabi Eletari.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena