Asteazkenean magia-poteoa Asier Kidamekin

Lizarrako Udalaren eta euskaltegiaren eskutik, asteazkenean 18:30ean magia-poteoa Lizarran (euskaltegitik abiatuko da). Asier Kidam magoak bereganatuko du gure arreta magia fina eta dotorearekin, bizilagunek edo bezeroek beren eskuetan sentituko dutena. Lagunarteko giro umoretsuan, taldetxoz taldetxo, tabernaz taberna edo plazaz plaza joanda, gogotik gozaraziko diot kalean topatuko dudan jendeari, mirari ahaztezinak ikusiko ditu eta. Oso opari berezia eta originala.

Alberto Mínguez Armas (Warhol taberna): “Badira 4 urte Asier Kidam ekartzen dugula tabernara ospakizunen bat daukagun guztietan. Eta oraindik ere harritu egiten nau nola lortzen duen minutu gutxiren buruan festa giroa eta «rollo ona» zabaltzea. Bere tratu hurbil eta finarekin mundu guztiaren arreta bereganatzen du, eta bezeroek egunak ematen dituzte ikusitako mirariak irribarre batekin komentatzen. Aurkikuntza benetan ederra magiapoteoa!!

Janire Lazkano (Kultura zinegotzia Elgetako Udalean): “Behin baino gehiagotan izan dugu Asier Kidam magoa gure herrian. Benetan ikaragarria egiteko gai dena. Ilusionista bat baldin bada ikuslearentzat efektu harrigarriak eta ezin argituzkoak sortzen dituena, Kidam ilusionista aparta izateaz gain giza ilusionista moduan definituko nuke, ikuslea bereganatzeko (izan heldua, gaztea zein haurra) duen ahalmena ezin argituzkoa baita. Elgetak gustura hartu izan du beti Asier!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena