Korrika Itzulia Ibirikun

Irriherri Elkartearen martxoaren 25eko Korrika Festan, Ibiriku Deierri herrian, besteak beste Korrika Txikia eta korrikalarientzako Korrika Itzulia izanen dira. Biak aldi berean eta leku berean hasiko dira, baina berehala bereiztuko dira, Korrika Txikia herrian barna ibiliko da eta Korrika Itzuliak mendialdera joko du. Hona argibide gehiago:

  • Egunean bertan, abiatu aurretik, hartuko dira parte hartzaileen izenak, baina aukera bada eskertuko genuke aldez aurretik abisatzea Irantzu euskara zerbitzuan: euskara.irantzu@gmail.com edo 622154523 telefonoan.
  • Aldatzeko arropa: Aldagela izanen da, baina ez dutxarik. Beraz, komeni da aldatzeko arropa eramatea.
  • Ibilbidearen ezaugarriak eta profila. Korrika Itzuliak osotara 9,7 kilometroko distantzia eginen du eta 375 metroko desnibel metatua. Hemen ibilbidea Strava aplikazioan. Korrika Txikiarekin batera hasiko da, 17:30ean Ibiriku Deierrin (altitudea 710 m.), eta berehala korrikalariek herria atzean utzi eta mendialdera eginen dute. Irantzuko arroila gainaldetik egin ondoren (ibilbideko punturik altuena 970 m.), arroilaren sakanera jaitsiko da atzerako bidea hartuz. Irantzu Monasterioaren inguruan (ibilbideko punturik baxuena, 643 m.) berriro ere altuera berreskuratuko dugu Ibirikura bueltatuz. Ibilbide zirkularra da beraz.
  • Bestelako oharrak: martxoaren 25ean ilunabarra 19:26an izanen da, beraz espero da ilundu baino lehen iristea. Halere frontala eramatea aholkatzen da. Bestalde, mendi itzulia izanen da, beraz oinetako egokiak eramatea aholkatzen da.

Korrika Itzuliaren profila:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena