Larunbatean Korrika Kulturala borbor: Ameskoa, Lokitzaldea eta Lizarran Kantuz

Datorren larunbatean ekitaldiz betea datorkigu Korrika Kulturala. Batetik, Ameskoako Korrika Festa, bestetik Lokizaldeko Euskararen Eguna eta, azkenik, Lizarran Kantuz Lizarran 19:00etan.

Ameskoako Korrika Festan: 9:30etik 13:00etara Ameskoako Korrika, Larragoan hasi eta Zudairiraino. 13:15ean Zudairiko frontoian laranja-zuku banaketa eta 13:30ean esku-pilota eta frontenis finalak. 14:30ean bazkaria Ibaisek jatetxean eta bazkalostekjo girotzea D212 taldearen eskutik 16:00etan ipuin-kontaketa Ines Bengoarekin (Zudairiko ludotekan) eta 17:00etan haurrentzako puzgarriak. 20:00etan batukada eta 20:30ean saskiaren zozketa eta txistorrada. 22:00etan kontzertuak Ibaisek-en: Raimundo el Kanastero eta Kenopsia.

Bazkarirako menua 20 euroan: Entsalada; babarrun gorriak; aukeran legatza saltsa berdean edo karrillerak; tiramisu tartea; edaria eta kafea. Haur-menua 10 euroan: Pasta; San Jakoboa eta patatak; izozkia. Bazkarirako txartelak Zudairin eta Eulateko Rural Kutxan, martxoaren 22ra arte.

Lokizaldeko Euskararen eguna Antzinen ospatuko da. Eguraldia ona balitz, frontoian, eta okertuko balitz Graneron. Egun osoan zehar puzgarriak egonen dira eta honako egitaraua dago: 11:30ean Korrika Txikia, 13:00etan pilota partiduak eta pintxopotea, 15:00etan bazkaria eta zozketa, trikitixaz girotua, 17:00etan ipuin kontalaria eta 18:30ean Kontzertua: Karibemix eta Kota Zero. Bazkariko txartelak 15 euroan (helduak) eta 6 euroan (haurrak), eskuragarri honako lekuetan: Iribia taberna (Antzin), Igerilekuetako taberna (Iguzkitza), Azedoko kanpina, Boilurraren museoa, Las Gildas (Larrion).

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena