Noiz: Azaroak 11, osteguna, 17:30 > 19:00
Non: Villatuerta (Kiroldegiko erabilera anitzeko aretoan)
Izen ematea: Doan, baina beharrezkoa: euskara.irantzu@gmail.com edo 622 154 523 whatsappean.
Adina: 5-12 urte. Maskara beharrezkoa da.
Zurrunka Teatroren eskutik, itzal-txotxongiloak sortuko ditugu eta haiekin esperimentatuko dugu: Itzalak argia behar du, eta argiak itzala. “Itzal antzerkia”, agian munduko antzerki mota zaharrena dugu. Litekeena da kobazuloetan suaren argiak sortzen zituen itzalekin hasiko zirela jolasean lehenengo gizakiak. Laborategi didaktiko eta dibertigarri honetan haurrek, haien kabuz, euskaraz, material erraz eta erabilgarriez euren elementuak sortuko dituzte, ondoren, oihalaren atzean inprobisatu eta esperimentatzeko aukera izanik. Era honetan haien sormenen ikusle eta parte hartzaileak izango dira.





