Larunbatean Euskara maitatzen hasteko hitzak tailerra

Noiz: 2021/11/13, 11:30 > 13:30
Non: Abartzuza. Ludoteka
Izen ematea: euskara.irantzu@gmail.com edo 622154523 whatsappean
Adina: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza.

Xamarikoren elezaharraren hariari jarraituz, maitatzen ditugun euskarazko hitzak bilatu, aukeratu eta haiekin sormena garatuko dugu. Sortutako materiala “Euskara maitatzen hasteko hitzak” erakusketara batuko da.

Xamarikoren elezaharraren hasiko gara: aspaldi, Xamarikoren herrian keinuz komunitatzen ziren. Baina, Xamarikok entzuna zuenez beste herrialdeetan bestelako hizkuntzak zeudela, motxila hartu eta mundua zeharkatzea erabaki zuen. Italia, Alemania, Txina… ezagutu zituen, baita bertako hizkuntzak ere. Guztiak zoragarriak iruditu zitzaizkion. Baina Lamia, Basajaun, Tartaloren herrira ailegatzean eta haien hizkuntza entzutean liluratuta geratu zen. Basajaunek, ikusita Xamarikoren jakinmina, kutxa bat oparitu zion Xamarikori. Kutxa honetan urtetan gordetako hitzak zeuden gordeta. Xamarikok kutxa hartu eta bere herrira abiatu zen, poz-pozik, bere auzokideei hizkuntza magiko hau erakutsi nahian.

1. Eskulana. Xamarikoren kutxa aurkeztu eta bertan dauden hitzak erakutsi.  Ondoren haiei hitz bat pentsatzea eskatuko diegu eta kutxan sartzea. Horrela kutxan gordeta geratuko da betiko. Ondoren libreta majiko bat egitea proposatuko diegu. Libreta honen tapa berezia izango da: kutxa magikoa marraztuko dute eta aukeratutako hitz kuttuna gordeko dute hor. Zuloa egin – margotu(idatzi) hitza – purpurina eta gela -papertxoak – grapatu -bukatu.

2. Eskulana, taldean. Aurretik aukeratu dituzten hitzak txapakume batean idatziko ditugu. Hitz bakoitzaren ondoan iltze txiki bat egongo da. Sentimendu bakoitza kolore batekin lotuko dugu; kolore bakoitzeko hariak izango ditugu. Ondoren eskulana egiteari ekingo diogu. Taldeka jarriko gara eta talde bakoitzak txapakume bat izango du. Norberak erabakiko du zer kolore (sentimendu) eman nahi dion hitz bakoitzari. Honako hau Villatuertako erakusketara eramango da.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena