Zinema euskaraz: asteburuan ZUTIK!

Noiz: Azaroaren 13an, larunbata, 17:00etan eta azaroaren 14an, igandea, 17:30ean.
Non: Lizarra. Los Llanos Kulturagunea
Sarrerak: txarteldegian, totem-etan eta online.

Sinopsia: Elezaharrak dioenez, landatutako zuhaitz bakoitzeko iratxo txiki bat jaiotzen da. Une horretatik aurrera, zuhaitza eta iratxoa betiko lotuta egongo dira. Bati gertatzen zaiona besteari gertatuko zaio ere.

Iratxo hauek ikusezinak dira gizakientzat. Garai batean haurrek ikus zitzaketen, jolas eta abenturetako lagunak ziren. Baina uneren batean haurrak naturatik urruntzen joan ziren eta harreman hori galdu egin zuten. Eta magia desagertu egin zen. Hainbesteraino, ezen gaur iratxoak haurren beldur baitira. Arriskutsutzat jotzen dituzte, helduak bezain arriskutsutzat, beti dena edukitzen saiatuz. Beti dena aldatu nahian.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena