Atzokoan egun ederra igaro zuten Lizarraldeko txikiek, 493 haurrek Llanos Kulturguneko areto handia bete zuten ia (544 jarleku dauzka). Haurrek, eta ez hain haurrek ere, ederki pasa zuten kantutegi eta dantza koreografiekin. Ikuskizuna Udaleko euskara zerbitzuaren eskutik ekarri zen.
Ikuskizun erabat arrakastatsua, gurasoak eta haurrak euskarazko dantza-koreografia eta abestien gose ditugu Lizarran!





